Gaur, asteartea, 00:40 aldera, hasi dira egitateak, Ertzaintzak Lasarte-Orian jarritako alkohol eta droga kontrol batean. Une horretan, agenteek auto bat geldiarazi dute eta gidariari probak egiteko autoa bidearen albo batean aparkatzeko eskatu diote.
Ertzaintzak zabaldutako oharrak adierazi bezala, inplikatuak, bat-batean, martxan jarri du autoa, eta aurrean zegoen ertzainak alde batera jauzi egin behar izan du harrapa ez zezan. Handik minutu batzuetara, Ertzaintzako baliabideek Andoainen aurkitu dute ihes egin duen autoa, eta gidariari droga-testak egin dizkiote eta positibo eman du kokainan eta opiazeoetan.
Horregatik guztiagatik, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu dute gidaria, eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitutakoan, atxilotua Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.