El Drogas, Limiñanas eta Gailu taldeak hilabete barru Andoaingo Rock Jaialdian

Aiurri 2022ko mai. 11a, 09:45

Abrego anaien Gailu taldea zuzenean ariko da Nafarroa plazan, eta haiekin batera bi izen handi: Aurkezpenik behar ez duen Drogas Barricadako kidea eta 2017an ikuslegoa aho bete hortz utzi zuen Limiñanas taldea.

Nafarroa plaza berriro ere rockzaleen gune bilakatu da, eta pandemiaren aurreko garaiei erreparatuz gero, gutxitan bezala beteko da plazan. Jendetza elkartuko da bertan, hango eta hemengo rock proposamenak entzun asmoz.

Barricadako El Drogas izan da kartela iragarri orduko arreta gehien piztu duen proposamena. Aski ezaguna da, eta oso zuzeneko onak eskaintzera ohitu ditu ikusleak. Bestalde, 2017an arrakasta handia izan zuen Limiñanas taldea itzuliko da Nafarroa plazara. Abregotarrek protagonismoa hartuko dute berriro, iaz Inoreneroni taldea aritu eta gero aurten Gailu ariko baita.

2017ko jaialdi hura

Belarmiñak, Peralta, Penny Ikinger, The Limiñanas, Belvis Frond eta Ebbot Lundberg taldeak aritu ziren zuzenean, eta Limiñanas izan ziren jaietako izarretakoak. Bost urteren bueltan bertan dira berriro.

Andoaingo X. Rock Jaialdia

 

Aurtengo kartela

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!