Andoainek bi partida irabazi ditu paleta gomaz Herriartekoan

Aiurri 2022ko mai. 11a, 13:36

Andoainek Oiartzunen aurka jokatu zuen Herriartekoan, paleta gomaz. Hiru partidetatik bi irabazi zituen eta itzulerako partidak irabazi beharko ditu hurrengo fasera igarotzeko.

Frontoi osoan Mikel Belamendiak Josu Etxeberriaren aurka jokatu zuen eta andoaindarrak garaipena eskuratu zuen (19-20). Partidu oso lehiatua izan zen, denbora guztian atzetik joan ondoren buelta ematea lortu zuen.

Binakako partidan Gorka Mitxelena-Aitor Arzallus bikoteak erraz irabazi zuen Mikel Agirreren eta Imanol Borreroren aurka (20-9). Partiduan berandu sartu ziren eta ordurako abantaila haundia eskuratu zuten Oiartzuarrek.

Banaka 7 barruan Antton Aranburuk ezin izan zuen ezer egin Julen Loidi andoaindarraren aurka (4-20). Hasieratik nagusi izan zen Loidi eta aurkaria guztiz gainditu zuen.

2/1-eko emaitza lortu zuen Andoainek. Itzulerako partidak Larunbatean izango dira 12:00tan hasita Arrate frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!