Herriarteko txapelketako final zortzirenak jokatuko dira Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko mai. 12a, 11:23

Idiazabali irabazita Andoainek Alegiren aurka jokatuko du ostiralean Arrate pilotalekuan. Arratsaldeko 19:30ean hasiko dira partidak. Norgehiagoka zaila izango den arren, andoaindarrek pilotari onak dituzte alegiarrak gainditzeko. Horrez gain, Gazteleku Pelota Elkarteak frontoira gonbidatu ditu herritarrak, pilotariak animatu eta ikuslegoaren bultzadarekin Alegi gainditzen saiatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!