"Munduko Dantzak" jaialdian izango da Urki Dantza Taldea

Aiurri 2022ko mai. 12a, 12:17

"Munduko Dantzak" jaialdian hartuko du parte Andoaingo Urki Dantza Taldeak, larunbat honetan, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Oiartzungo Udaletxeko plazan. Orotara munduko zenbait txokotako hamar talde izango dira hitzorduan, beren jatorrizko musikak eta koreografiak ezagutzera emate aldera. Ondoren, lunch bat egingo da taldeekin, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.

ABARKA GGKEak antolatutako ekimena da jaialdia. Aurten,  beren jarduna zabaltzeko asmoz, dantza-jaialdia antolatu dute, lehenengoz . Hiru ardatzen gainean egiten du lan erakundeak

  • Garapenerako lankidetza: ekintzak garatu eta finantzaketa bilatu nahi du Afrikan (Camerunen, bereziki) hezkuntza, osasuna, saneamendua, elikadura, lan-ekintzailetza eta prestakuntza integrala hobetzeko; emakumeei eta umeei arreta berezia eskaini nahi zaie.
  • Ekintza humanitarioa: herritarren parte-hartzea, kultur trukea  eta boluntariotza, Iparraldearen eta Hegoaldearen artean. 
     Ekintza humanitarioak eta boluntarioak ikaskuntza eta malgutasuna errazten dute kultur aniztasunaren aurrean.
  • Tokiko entitateei garapenerako lankidetzan eta nazioarteko harremanetan aholkularitza ematea, baita etorkinen eta gizarte baztertutako taldeen gizarteratzea sustatzea ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!