[Postontzia]

Postariak ez du bi aldiz deituko, eta ez da egunero azalduko

Correos-eko Langileen Batzarra 2022ko mai. 13a, 09:15
Correoseko hainbat langile aurreko protesta batean.

Langileok kezkatuta gaude Correos apurka-apurka erakusten ari den utzikeriarekin. Herritarrei zerbitzu publiko bat emateko arduradun gisa dituen betebeharrak baztertzen ari baita. Zuen babesa eskatzen dugu sinadura bilketa baten bidez pribatizazioa saihesteko.

Arrazoi nahikoak ditugu, eta azalduko dizkizuegu:

  1. Herritar eta ekonomia guztientzako posta-zerbitzu unibertsala bermatzea.
  2. Galdu behar ez den balio soziala, hurbiltasuna, konfiantza eta giza balioa dugu.
  3. Gure zerbitzua eguraldiaren eta krisien gorabeherei erreparatu gabe ematen dugu. Pandemia betean, gure zerbitzua ez zen gelditu.
  4. Ez dugu orkestra gizona izan nahi guri ez dagozkigun zerbitzuak ematen, ezta enpresa edo banku handien azpikontrata bihurtu nahi ere.
  5. Bulegoen eta lan-ordutegien plantilla murriztu egingo da, eta horrek eragina izango du zerbitzuaren kalitatean.
  6. Herritarren interes orokorren aurrean espekulazio- eta negozio-interesak saihestu behar ditugu.
  7. Postariz hustutako Espainia bat dago, eta landa-postariaren figura desager daiteke.
  8.  Aldaketak egiteko prest gaude, baina beti ere enplegatu publiko gisa dugun zereginari eutsiz, "Posta zerbitzu unibertsala" kontuan hartuta.

Manifestazioa Donostian

Maiatzaren 14an, larunbat honetan, manifestazioa abiatuko da eguerdiko 12:00tan Boulevardetik Urdanetaraino.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!