Bideoan ikusi daitekeen moduan, aurtengo maiatzaren 3an goizez Santa Krutz ermitaren inguruan dantzan aritu ziren ezpata dantzariak, aurreko urtetan aritutako dantzariak, edota, Ezpata Dantzaren tradizioa berreskuratzen lagundu duten Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi bildu ziren bazkari horretara. Eta jaki ederrez gozatzeaz gain, Ezpata Dantzarien Kofradiari dagozkion zenbait arau bete zituzten.
Ezpata Dantzari buruzko erreportajea, Dantzan.eus-en
Dantzan-.eus web orriak, euskal dantzen gainean gaur egun sarean dagoen web orririk osatuenak, Andoaingo Ezpata Dantzari buruzko erreportajea eta Amaiur Aristi eta Egoitz Irazabalbeitia argazkilariek egindako argazki bilduma ere argitaratu ditu.
Erreportajean, Ezpata Dantzako eta Brokel-dantzako zikloko dantzak (Zinta Dantza, Uzta Txikiena, Brokel Dantza eta Makila Handiena) irudiak biltzen dira, eta aldi berean, 2008an ohitura berreskuratzen lagundu zuen Iñaki Arregiren, Asier Garmendia dantzari-buruzagiaren eta Maite Sagaseta dantza-maistraren adierazpenak ere tartekatzen dira.