Irizar e-mobility greba

Irizar e-mobilityko lan gatazkan aurreakordioa lortu dutela iragarri dute

Aiurri 2022ko mai. 13a, 17:45

Bihar larunbata, maiatzaren 14an, greba mugagabean dauden Irizar E-Mobilityko langileen aldeko manifestazioa egingo da Goikoplazatik hasita (Udaletxe aurretik), eta Zumea plazan amaituko da.

Manifestazioaren hasieran, enpresa-batzordeko eta LABeko ordezkari Unai Goikoetxeak adierazpenak emango ditu komunikabideen aurrean. Horrez gain, LABeko ordezkaritza zabal bat bertan izango da eta Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak ere adierazpenak emango ditu, manifestazioaren hasieran.

AZKEN ORDUKOA, LAB SINDIKARUAK BIDALITAKO OHARRAREN ARABERA
"Gaur, maiatzaren 13an, zuzendaritzarekin bilera izan ostean,
aurrekordioa lortu dugu 19 greba egun luzeren ondoren.

Aurreakordio hau langile asanbladan berretsi beharko da,
baina orain arte lortutakoaz
oso balorazio positiboa egiten dugu.
Gatazka desblokeatu dela
ulertzen badugu ere, Enpresa-Ituna erabat
argitzen eta sinatzen den bitartean langileok greban jarraitzea erabaki dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!