Andoainek emaitza onak lortu ditu Alegiren aurka Herriarteko txapelketan

Aiurri 2022ko mai. 14a, 16:42

Andoainek hiru partidetatik bi irabazi zituen Alegiren aurka, baina hurrengo fasera igaro nahiez gero, kanpoan irabazi beharko ditu partidak.

Lehen partida Beñat Salbador eta Eneko Uria kadeteek jokatu zuten. Hasiera batean norgehiagoka nahiko erraza zirudien arren, 22-19 amaitu zen, hutsegite askorekin.

Bigarren partida, Eneko Beloki eta Julen Gaztañaga jubenilek jokatu zuten. Partida honetan ere hutsegitea eta tanto motzak nagusi (22-16).

Azken partida, Imanol Usandizaga eta Aritz Eskudero seniorrek jokatu zuten, baina aurkariak nabarmenki gailendu ziren (5-22). Nabarmendu beharra dago, emaitzak ez duela islatzen partidaren gogortasuna, izan ere, Usandizagak lan handia eta bikaina egin zuen defentsan, ia norgehiagoka guztia ezker eskuarekin. Eskuderok, aldiz, tanto eder pare bat egin zituen lehen koadroetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!