Asier Rajado andoaindarra eta Oihana Zubillaga anoetarra Adarra Trail lehen edizioko irabazleak izan dira

Jon Ander Ubeda 2022ko mai. 15a, 14:59

Hego haize zakarra eta bero handiarekin, Goikoplazatik Adarra aldera igo dira lasterkariak. Asier Rajado aise nabarmendu da lasterketan, eta Oihana Zubillagak gertu-gertutik izan ditu podiumeko kideak.

Lehen edizioa izan da, eta lasterkarien artean bi erreakzio nagusitu dira. Lehen postuetan iritsi diren hainbat haserre agertu dira Besabitik igaro osteko bidegurutze batean nahasmendua sortu delako. Askotxo izan dira seinaleztapen ezarengatik galdu direnak. Aurrealdean doazenentzat ez da batera atsegina izaten horrelako ezusteak topatzea.

Bestetik, gozatzera eta parte hartzera irten direnen artean, helmugan poza nagusitu da. Lasterketa bera amaitzea garaipen handia izan baita askorentzat.

Gizonezkoetan Asier Rajadok lehen kilometroetan aurrealdean eman ditu, baina asfaltoa alde batera uztean eta lasterketak aurrera egin ahala gainerako aurkariekiko distantzia hartu du. Lasterketaren zatirik handienean bera izan da lehenengoa. Lehen edizioan jaun eta jabe agertu da.

Nesken artean askoz estuagoa izan da lasterketa. Lehen bi postuetan bi anoetar, eta azkenerarte lehen hirurak elkarrengandik gertu ibili dira.

Podiuma:

Nesken sailkapena, helmugan:

1 Oihana Zubillaga.

2 Maialen San Sebastian.

3 Eztizen Duque.

Mutilen artean, lehen hiruetatik bi andoaindarrak:

1 Asier Rajado.

2 Julen Fernandez.

3 Ivan Piñon.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!