Ponce eta Zumeta 22 urtez azpiko Espainiako azpitxapeldun pala motzean

Aiurri 2022ko mai. 16a, 10:46

Koldo Ponce andoaindarra 22 urtez azpiko Espainiako azpitxapelduna bilakatu zen, pala motzean. Ezin izan zuten Mendizabal-Gonzalo bikote nafarra gainditu; lehen setean 11-15 galdu zuten eta, bigarrenean, 13-15. Ponce eta Zumetak Errealaren izenean jokatu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!