Andoainek final laurdenetarako txartela eskuratu du Herriarteko Pala Txapelketan

Aiurri 2022ko maiatzaren 18a

Andoainen paleta larruz galdu arren, Oiartzunen jokatu beharreko kanporaketa honetan atzelari titularra gaixo zegoen eta atera zen bikote Oiartzuarrak, Bela-Floresek erraztasun haundiak eman zituzten.

Partidak ez zuen kolorerik izan eta sarritan horrelako partidak jokatzea erraza ez izan arren, Iradi-Ponce bikoteak beren lana ezin hobeto egin zuten eta 35-3 gailendu ziren kanporaketa jada erabakita utzita.

Pala motzeko partidan ez zegoen ezer jokoan, baina hala ere garaipena lortu nahi zuten andoaindarrek; partida erabat berdindurik joan zen amaierara arte.

Leonet-Argote Oiartzuar bikoteak ondo jokatu zuen, baina andoaindarrek saketik min handia egin zuen. Partidan 35-32 zihoaztela, Ibon Altunak lesio bat izan zuen eta Aritz Rekaldek bakarrik bukatu behar izan zuen partida. Sakeari esker zuzenean joan zen 40 tantora eta emaitza 40-32koa izan zen. Final laurdenetan Deba izango dute zain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!