Haurren tratu onareko planaren gida aurkeztu dute Udaletxean

Aiurri 2022ko mai. 18a, 13:16

Hezi Zerb elkartearen eta Educo Fundazioaren laguntzarekin, prozesu komunitario bat burutu du, Andoain Haurren Tratu Onarekin Konprometitutako Udalerri bilakatzeko. 

Apirilean, ezohiko osoko bilkuran udalerriko ikastetxeetako haurrek “Haurtzaroaren Tratu Ona”ren aldeko Andoaingo Tokiko Plana aurkeztu zuten. Aste honetan Andoaingo Udalak tratu onen aldeko gida argitara eman du, etxe guztietako postontzietan banatuko dena. "Familia guztiek ezagutzea eta praktikan jartzea nahi dugulako", nabarmendu zuen Maider Lainez alkateak. Haur eta nerabeen eskubideak kontutan har daitezen, "plan honek haurren eta nerabeen eskubideak jartzen ditu gure tokiko politiken erdigunean, ahots propioa izan dezaten eta hartzen ditugun erabakietan modu aktiboan parte har dezaten. Izan ere, erronka askori egin behar diete aurre gaur egun: pobrezia, desberdintasunak, indakeria, diskriminazioa, internet eta sare sozialak edo klima-aldaketa, besteak beste. Horregatik, garrantzitsua da plan hau etxe guztietara iristea eta ezaguna izatea, familiak eta Udala eskutik helduta joan gaitezen".

Jardunaldiak Basteron, astelehenean

Maiatzak 23, astelehena

10:00 Aurkezpena: Maider Lainez alkatea, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Hezi Zerb.

10:20 Babeserako lege organikoa: Ernesto Gasco, haur pobreziaren aurkako goi komisarioa.

10:40 Jardunaldiaren esparrua: Guiomar Todoo, Educo.

10:50 Estatuko haurren aurkako indarkeriari buruzko azterlana: UNICEF eta Dirdira.

11:10 Ikastetxeak eta tratu onak haurtzaroan.

11:30 Andoain, Hernani eta Martutenen tokiko planak. Esperientzien aurkezpena.

12:50 Amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!