Gipuzkoako Gazte TourGipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da, musikan eta arte eszenikoetan ekimen berritzaileak sustatzea helburu duena.
Andoaingo DJak
Andoaingo bi ordezkari taula gainean agertzekoak ziren: DJ Ander eta DJ Leinup. Aldundiak zabaldu duen oharraren arabera, "DJ Ander Donostiako Somport pubean etxeko DJ gisa aritu ohi da. Girotzeko musika komertziala, reggaetoia eta urban generoak txertatu ohi ditu. DJ Leinup, bestalde, artista autodidakta da eta urban estiloak eta elektronika uztartzea gogoko du".
Easy-S rapero ezaguna, Malagatik Andoainera
Malagako Space Hammurabi kolektiboko raperoa kartelburu zen: "Hainbat single argitara ditu eta milioika ikustaldi pilatu ditu interneten, hala nola La placita. Rapari ikuspegi berri bat ematea lortu du, herri musikaren moldeei eta rap tradizionalaren kanonei izkin egin eta sormen bide berriak urratuz".
Emanaldian ere Laina abeslari irundarra aritzekoa zen. Hastapenetan den artista, raparen eragin handiarekin eta poesia ukituko proposamena ekarriko duena. 2020an kaleratu zuen lehen singlea eta gaur egun disko berrian ari da lanean.
Emanaldia bertan behera geratu da