Egileek adierazi dutenez, “SAPAren historia adibidetzat hartuta, gerrarako euskal industriaren funtzionamendua biluztu” nahi du liburuak. “Aperribay familia SAPAn sartu zenetik eraiki eta ehundu dituzten estrategia eta babesen bidez” azaldu nahi du funtzionamendu hori. Gehitu dutenez, gaur aurkeztuko duten argitalpenak zera du xede: “enpresa honen ekoizpena, esportazioak, jasotako diru-laguntzak, enpresaburuen eta politikarien arteko harremanak eta ekonomikoki mantendu ahal izateko erabilitako bitartekoak eta kasu arraroak”.