Paleta larruz, debarrek, eskutik eta gomatik pasa diren bi paletista berri aukeratu zituzten jokatzeko. Lehen tantotik aurretik jokatu zuten andoaindarrek. Partidan, erdialdera, hamaika tantoko aldea zuten arren, pilotak abiadura galtzen hasi ziren eta debarrek abantaila hori murriztea lortu zuten. Hala ere, andoaindarrek pilota aldatu eta berriro ere abantaila hartu zuten. Azkenean partida alde handiagatik irabazi zuten (35-17).
Pala motzeko partidan, lehen bost tantotan aurretik jarri arren partidan erdialdera arte atzetik ibili ziren andoaindarrak. Aukera zuten pilota biziarekin, tantoak egin ezinik ibili ziren. Pelota motelagoa ateratzean berriro ere aurretik jarri ziren. Debarrak ahal zutenean pilota bizia aukeratzen zuten andoaindarrei aurre hartzeko. Palista andoaindarren esanetan, pilota biziarekin hobeto jokatzen zuten, baina pilota motela efektiboagoa zen. Azkenean, andoaindarrek irabazi zuten norgehiagoka (40-36).