Hezkuntza eta aisialdiko adituen jardunaldia Basteron, haurrekiko tratu ona aztergai hartuta

Aiurri 2022ko mai. 23a, 11:56

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak hasiera eman diote "Haurrekiko tratu onaren aldeko komunitatea sortzen" jardunaldiari. 

Jardunaldia Hezi Zerb ekimena bideratzen ari da, eta bertan esperientzia ezberdinak aztergai izango dira. Ikastetxeetako ordezkariak elkartu dira Andoainen, eta egitarauan udalerri ezberdinetan txertatu diren planak aurkeztu dituzte. Haur pobreziaren aurkako goi komisario den Ernesto Gasco hizlarien artean dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!