Goizutrail lasterketan hirugarren helmugaratu zen Asier Rajado

Aiurri 2022ko mai. 26a, 11:45

Begiz jota duen Mendi Erronka iristear da: Leitzatik abiatuko den 67km-ko ultra traila.

Urratsez urrats iristen ari da egutegian begiz jota duen lasterketa: Mendi Erronka. Bidean  gauzak ondo doazelako pozik egon daiteke Asier Rajado andoaindarra. Maiatzaren 15ean Adarra Trail lasterketa irabazi zuen, etxekoen babesa eta txaloak jasoz. Aurreko asteburuan 25 kilometroko Goizutrail lasterketan parte hartu zuen eta hirugarren sailkatu zen. "Lasterketa ederra! Milesker antolakuntzari eta animatzen zegoen jende guztiari", adierazi zuen Rajadok sare sozialetan.

Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa, ekainaren 4an

"Kirol ekitaldi hutsaz gain, aldarrikapena oinarrian darama", aldarrikatu nahi dituzte antolatzaileek. Ofizialtasuna, Mendialdea-Aralarko inguruaren garapena, euskararen sustapena eta ingurugiroaren babesa aldarrikatu nahi dituzte. 
67 kilometroko eta 7.200 metroko desnibel metatua duen proba da, inguru menditsu ikusgarrian barrena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea). Hasiera eta helmuga puntuak Leitzan izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!