Ate-irekiak egingo dira Andoaingo Euskaltegian, goizean eta arratsaldean

Aiurri 2022ko mai. 27a, 10:28

Ate-irekiak egingo dituzte 10:00-11:00etara eta 17:00-18:00etara. Atzerriko jatorria dutenei zein hemengoei zuzendutako bisita izanen da. Interesa izanez gero, bertara gerturatu zaitezke.

Zer da euskaltegi bat? Zer ikastaro ematen ditugu bertan? Norentzat da aproposa?

Galdera horien erantzunak eta bestelako argibideak emango dituzte Andoaingo Euskaltegian. Egungo gizartean euskara jakitea gero eta garrantzitsuagoa da, eta horregatik lehen pauso hori ematen lagundu nahi dizute AEK-ko kideek. "Sinetsita gaude euskararekin ateak zabalduko zaizkizula, eta nola ez, gehiago sentituko duzula", diote Euskaltegiko kideek. Nabarmendu beharra dago, atzerriko jatorria dutenei zein hemengoei zuzenduta egongo da bisita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!