Kontsumo bonuen kanpaina berria abiatuko da ekainean

Aiurri 2022ko mai. 27a, 12:51

Udalak 2.000 kontsumo bonu berri erosteko aukera egongo dela jakinarazi du, Salkin elkartearen biartez. 25 euroko prezioan 50 euroko kontsumo bonua eskuratu ahal izango da.

Aurten berrikuntza berri batekin dator kanpaina; bonuak kolore ezberdinetakoak izango dira, komertzio eta negozio ezberdinetan erabili ahal izateko. Esaterako, bonu berdea elikaduran, laranja modan, morea ostalaritzan, urdina zerbitzuetan eta horia edozein establezimenduetan.

Nola eskuratu bonuak

Bonuak eskuratu ahal izateko, ekainaren 1etik 3ra bitartean hartu beharko da (10:00-14:00 eta 16:00-19:00 bitarte) erosketa-ticketa Salkin elkartearen egoitzan (Agustin de Leitza, 11). Ostean, bonuak erosteko epea ekainaren 6an hasiko da, hilaren 10era arte, aurrez eskuratutako ticketa eta nortasun agiria erakutsita. Ekainaren 30era arte erabili ahalko dira bonuok.

Bonu bakoitzak 10 euroko 5 txartel edukiko ditu eta txartel bakoitza 5 eurotako bi zatitan banatuko da. Bost kolore egongo dira: berdea, elikadura dendetarako (okindegiak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, edari-dendak…); laranja, moda komertzioetarako (oinetakoak, osagaiak, kirol-dendak, mertzeriak eta bitxitegiak); morea, ostalaritzarako (taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi, gozoki-denda…); urdina, zerbitzuetarako eta bestelako txikizkako merkataritzarako eta horia, azkenik, kanpainara batutako establezimendu guztietan erabili ahalko dena.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!