Kadeteek azken mementoan markagailua iraultzen hasi ziren, baina, azkenean, aurkariek irabazi zuten (22-17). Aurkariak, 21. tantoa egin ostean, Salbadorrek eta Uriak zazpi tantoko partziala lortu zuten.
Jubenilak izan ziren garaipena eskuratu zuten bakarrak. Eneko Belokik ikuskizuna eman zuen eta Julen Gaztañagak defentsa sendoa erakutsi zuen lehen koadroetan (22-18). Atzelari andoaindarrak errebotera bota eta atzelaria sarritan 9. koadroan mantendu zuen. Gaztañaga, berriz, segurtasunarekin aritu zen, aurkaria estualdietan jarriz.
Seniorretan, berriz, partiduko kolore bakarra gorria izan zen (22-3). Aurkariak maila izugarria erakutsi zuten eta bikote andoaindarrak ezin izan zuten askorik egin.