Goikoplaza eta Kaletxiki arteko errepidea moztuko dute, asteazkenean

Aiurri 2022ko mai. 31a, 10:57

Goizeko 09:10tan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da kalearen itxiera. Gaur gauean auzotarrek ibilgailua utzi ahal izango dute Goikoplazan.

Udalak emandako oharraren arabera, Berrozpeko eskolara ikasleen sarrera amaitu ostean, 09:10ak aldera, Kaletxikirako bidea eten egingo dute Goikoplazan. Hori baino lehen, 08:30ak aldera, Kaletxiki 12. zenbakiraino aparkatzea galerazita egongo da. Trafikoa etenda egongo den tarte horretan salbuespen bakarra izango da: Kaletxiki 6 bitarte garajea duten gidariak autoarekin bertara sartu eta atera ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!