Arratsaldeko 18:45ean hasita, Herriarteko Pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dira Hernaniren aurka. Iragan astean, partidu bakarra irabazi ahal izan zuten, baina herritarren laguntzaz hernaniarrak gainditzen saiatuko dira. Lan handia egin beharko dute.
21:15ean larruzko pala eta pala motzeko norgehiagokak jokatuko dira Donostiaren aurka. Ez dute lan erraza izango, baina partidak irabaziz gero finalerako txartela eskuratu dezakete. Gomazko palan, berriz, kanporatuak izan ziren andoaindarrak.