Andoain-Hernani, Herriartekoa Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko eka. 3a, 07:22

Eskuz, Andoain-hernani final laurdenetako itzulia 18:45tan hasita. Segidan, 21:15tan, Andoain-Donostia palaz. Andoaindarrak herriko pilotariak animatzera gerturatzeko dei egin dute pilota taldeko arduradunek.

Herriarteko Pilota txapelketako final laurdenak jokoan, Hernaniren aurka. Iragan astean hernaniarrek abantaila lortu zuten (2-1). Andoaindarrak herritarren laguntzaz aurkaria gainditzen saiatuko dira. 18:45ean, Arraten.

Pala

21:15ean larruzko pala eta pala motzeko norgehiagokak jokatuko dira Donostiaren aurka. Ez dute lan erraza izango, baina partidak irabaziz gero finalerako txartela eskuratu dezakete. Gomazko palan, berriz, kanporatuak izan ziren andoaindarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!