Ertzainak banketxean sartu direnean, bulegoa hankaz gora aurkitu dute eta odol-arrastoak ikusi dituzte. Banketxea aztertzen ari ziren bitartean, Ertzaintzako patruila batek eta Andoaingo Udaltzaingoak gertakariaren inguruan eskuetan odola zuen gizonezko bat begiztatu dute. Gazteak, dirua eta mugikor bat zuen esku artean.
Poliziak gaztea atxilotu dute indarrez lapurreta egitea leporatuta. Ondoren, Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion polizia-eginbideak hasteko eta Tolosako Guardiako Epaitegira eramango dute.