Aldundiak sustatzen duen ekimena da, eta Andoaingo Udalak bat egin du ekimenarekin. Jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko ekimen sinbolikoa da. Izan ere gaur aurkeztu dituzten edukiontziak konpostagarriak dira. Erabiltzaileek, beraz, botatzeko garaian edukiontzi marroira bota ahal izango dute ontzia.
Gaurko agerraldian adierazi dutenez Gourmet Bag ekimen irekia da, eta proiektu horretan interesa duten establezimendu guztiak harremanetan jar daitezke Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin edo Impact Hub Donostiarekin