Ostiral arratsaldean egindako aurkezpenean, egileak berak esan zuenez, Basteroko eraskugelara hurbiltzen den ikusleak pinturan, eskulturan, eta zeramikan agertzen diren pentsamenduekin, bibrazioekin eta kolore-sentsazioekin egin ahal izango dute topo.
Kalean edo naturan aurkitzen dituen materialekin (izan metala, izan egurra, izan plastikoa, izan oihala…) lan egiten du Balliachek. Teknika desberdinak nahasteko gaitasun handia dauka, eta horri esker, espresio eremu handiko sorkuntzak jorratzea lortzen du. Balliachek hainbat tokietan (Miami, Dublinen, Bilbon, Donostian, Arratsaten..) erakutsi izan ditu bere artelanak orain arte.
Erakusketa Katapulta plataformak sustatu du, Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.