Malou Henriksen Euskal Herriko Bakarkako Ligan, Altzon gaur

Aiurri 2022ko eka. 4a, 11:21

Malou Juantxo Lopez de Munain erakuslearekin Basaburun jokatu zen ligako lehen saioan (Argazkia: Almitza)

Altzon, gaur, Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren bigarren saioa jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Almitza Sega Elkarteak antolatuta. Bigarren saio hau erabakiorra izango da ligako sailkapen orokorrak hartuko duen norabidea zehaztuko baita. Eskualdeko Malou Henriksen andoaindarrak parte hartuko du bertan, emakumezkoen mailan.

Henriksen bigarren dago sailkatuta ligan, lehena den Alaitz Imazengandik puntu bakarrera. Hortaz, sailkapeneko lehenbiziko postua eskuratzetik gertu ibili daiteke gaur.

Hona kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuak:

* Emakumezkoetan:

  1. Alaitz Imaz (60 puntu)
  2. Malou Henriksen (59 puntu)
  3. Ainara Otamendi (58 puntu)

 

* Gizonezkoetan:

  1. Jon Otegi (60 puntu).
  2. Mikel Lizartza (59 puntu).
  3. Migel Mari Jauregi Altzo (58 puntu).

 

* 15-18 urte artekoak:

  1. Josu Mendizabal (60 puntu).
  2. Oier Mitxelena (59 puntu).
  3. Jokin Mikeo (58 puntu).

 

* 14-15 urte artekoak:

  1. Izadi Arrospide (60 puntu).
  2. Mattin Etxarri (59 puntu).
  3. Iune Mikeo (58 puntu).

* 12-13 urte artekoak:

  1. Lorea Zunzunegi (60 puntu).
  2. Inge Goikoetxea (59 puntu).
  3. Xuban Gartzia (58 puntu).

 

* 10-11 urte artekoak:

  1. Mari Olazar (60 puntu).
  2. Xare Iriondo (59 puntu).
  3. Irati Tome (58 puntu).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!