Ponce-Iradi bikotea nabarmen gailendu zen Rosa eta Gillen donostiarren aurka, larruzko paletaz (35-23). Ponce gazteak inoiz ez bezala sakatu zuen eta min handia egin zuen. Ibaik ere defentsa sendoa erakutsi zuen eta ofentsibaren bitartez tanto ugari eskuratu zituzten. Lehen minututik aurretik joan ziren markagailuan. Mateo Ponce entrenatzailearen esanetan: "Partida aurretik ez genuen horrelako emaitza onik espero. Aurkariak oso onak dira".
Altuna eta Rekaldek ere garaipena eskuratu zuten, zalantza askoko norgehiagokan (40-29). Altuna lesio batetik zetorren eta jokatzea erabaki zuen arren, ez zen segurtasunarekin kantxaratu, lesioaren beldurra medio. Bestalde, Rekalde lehen tantotik bikain aritu zen. Sakearekin min handia egin zuen: hasiera batean txokotik sakatuta alde gutxi atera zuten, baina partidaren amaierara aldera zabaletik sakea egin eta asmatu egin zuen. Altunak partidan min zantzu ttipiak eduki zituen partida ondo amaitu zuela aitortu zuen. Hala ere, Ponce entrenatzailearen esanetan: "Ezin dugu gehiegizko konfiantzarekin joan Donostiara, aurkari handiak baititugu aurrean".