Mural parte hartzailea egin nahi dute, eta horretarako Andoaingo 14-16 urteko gazteen parte hartzea eskatu dute. Berdintasun sailak adierazi duenez, “Bi saio prestatu ditugu. Lehenengoa ostegun honetan izango da, ekainak 9, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Arrate Pilotalekuan. Bertan muralaren diseinua zehaztuko dugu Uxue Bereziartua “BerexiArt” sortzaile eta diseinatzailearekin batera. Bigarren saioa ekainaren 18an izango da, eta murala margotzen jardungo dugu egun osoan zehar”.
Andoaingo gazteak gonbidatuta daude ekimenean parte hartzera. Ez da izena eman behar eta doakoa da.