Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren bisitaldia Andoainera

Aiurri 2022ko eka. 6a, 21:23
Etorkizuna Eraikiz informazioa eman eta jasotzeko kapsula Andoainen izan zen, 2021eko azaroan

Andoainen izan da gaurkoan lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzera emateko asmoz.

Andoaingo alkate Maider Lainezekin elkartu da, eta bilkurara batu da Jose Ignacio Asensio Ingurumena eta Obra Hidraulikoen diputatua. Olanok dierazi duenez, “lurralde aurreratua, solidarioa eta kohesionatua garela, pertsona guztiei enplegua, babesa eta etorkizuna eskaintzen diena”.

Olano Ahaldun Nagusia, Lainez alkatea eta Asensio Foru Diputatua gaurko ekitaldian.

 

Informazioa eman eta jasotzeko azaroan martxan jarri zen kapsularen inguruan, diputatu nagusiak azaldu du ezinbestekoa dela gipuzkoarrei entzutea eta gizartearen beharrak, iritziak eta proposamenak jasotzea. Ildo berean, Maider Lainez alkateak nabarmendu du herritarren eta erakundeen arteko entzute aktiboa eta bi norabideko harremana ezinbestekoa eta funtsezkoa dela, aurrera egiteko eta haien kezkak ezagutzeko.

Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker,““Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz, herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!