Geroa erakundearen kudeaketa salatzeko ehunka lagun bildu zen Basteron

Aiurri 2022ko eka. 8a, 10:35

Andoaindar ugari bildu zen Geroa erakundeareen kudeaketaren aurkako ekimenean

500 bat lagun bildu ziren Basteron asteartean, Geroa Pentsioak-en (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea) kudeaketarekin ez daudela konforme adierazteko. Batzarra egin zuten bertan, Asufin erabiltzaile finantzarioen elkarteak deituta. Andoaingo herritar ugari hurbildu zen batzarrera.

Espainiako estatuan funtzionatzen duen elkarte horrek bide judizialetik jo du, ordezkatzen dituen bazkideekin bakarkako demandei ekinez; oraingoz, elkarteak 105 demanda jarri ditu Euskal Herrian. 

Erretiroa hartzean pentsio osagarri bat jasotzeko helburuz sortu zuten Geroa erakundea enpresarien ordezkariek eta sindikatuek. Baina makina bat lagun ez dago ados azken urtetan egin duen kudeaketarekin, beren ustez ez da betetzen ari hasierako helburua.

 

Asteartean Basteron bildutako zenbait lagun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!