Ordiziako eta Andoaingo abesbatza txikiak eta gazteak kantari Basteron, "Alaitasuna da Bidea" lelopean

Aiurri 2022ko eka. 8a, 14:24

Andoaingo Abesbatza Txikia iazko Santa Zezilia egunean, Katrin Iturraldek zuzenduta

Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza Txikiak eta Gazteak eta Ordiziako Oroith Txiki eta Oroith Gazteak kontzertua osatuko dute Basteroko auditorioan, gaur, asteazkenarekin eta 19:00etatik aurrera. "Alaitasuna da Bidea" hartu dute lelotzat abesbatzek, eta bi gaiei lotuta ariko dira: "Zirkoa" eta "Mamma Mia, Mamma Mia". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!