Axeri Dantzako entseguetan parte hartzeko aukera

Aiurri 2022ko eka. 9a, 11:24

San Juan jaietan Axeri Dantza ospatuko da. Jada bi entsegu egin dituzte Ondarreta ikastetxean, baina oraindik ere parte hartzeko eta izena emateko aukera dago entseguan bertan. Zehazki, ekainaren  10, 13, 16, 21. Entseguen hasiera 19:00tarako iragarri dute. 2005ean edo lehenago jaiotakoei zuzenduta dago deialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!