Gaztetxeko Pilota Txapelketan izena emateko aukera egonen da ekainak 24ra bitarte

Aiurri 2022ko ekainaren 10a

Andoaingo Gaztetxearen eskutik Eskuz Binakako XVI. Pilota Txapelketa egingo da ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte.

Norgehiagokak Goiburuko frontoian jokatuko dira eta astean zehar izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Izen emateak 20 euro balioko ditu bikoteko eta opari elastiko bat emango da.

Honako guneetan eman beharko da izena: Lanbroa, Irunberri, Txuri Beltz, 97 eta Gaztetxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!