Rockzaleen gaua iristear da

Jon Ander Ubeda 2022ko eka. 10a, 10:00

Andoain rock doinuen giroan murgilduko da, larunbat osoan zehar. Eguerdian girotzen hasiko da jaialdia herriko zenbait gunetan. Arratsaldeko 18:00tan abiatuko da jaialdi nagusia, Nafarroa plazan. Rock musikaz gozatzeko eguna da.

Melenas

Nafarroako hiriburutik Andoainera hurbilduko da Oihana, Leire, Laura eta Maria laukoteak osaturiko taldea. Rock, garaje eta psikodelia doinuak.

The Hanging stars

Cosmicious Country Band, horrela aurkezten dute beren burua. Country musika eta psikodeliaren nahasketa. Dagoeneko, lau disko argitara eman dituzte eta kritikak azken diskoa bereziki nabarmendu du.

-Gailu

Duela urte asko izen artistiko hori hartu zuen Mikel Abregoren alter ego-ak. Urteak igaro dira eta egitasmoa biziberritu du, disko berria kaleratuz. Eneko –edo Okene– anaia kantari lanetan dela ariko dira zuzenean.

El Drogas

Ikuslego zabalarentzat artista ezagunena da, zalantza izpirik gabe. Andoainera ikuslego gehiago hurbiltzeko amua ere bada, bide batez. Barricada taldeko baxu-jotzaile zenak bakarkako ibilbidea sendotu du, eta zuzeneko bikainak eskaintzen dihardu.

Parlor Snakes

Rock eta garaje doinuak, zuzeneko emanaldi bizia osatzeko.

The Limiñanas

"De pelicula" 2021ean argitara eman zuten diskoa aurkeztera datoz. Lagun zaharren modura, rockzaleak talde hau bereziki ikusteko gogoz daude. 2017ko edizioan izan ziren eta txalo zaparrada jaso zuten.

Ordutegi guztiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!