Leitzaranen igandean zabor-bilketa egiteko deia luzatu dute

Aiurri 2022ko eka. 10a, 10:32

Iazko lehenbiziko zabor-bilketan zenbait parte-hartzaile, saioa egin ostean (Argazkia: Bisitarien Etxea)

Leitzarango bailaran zabor-bilketa egingo dute igande honetan, Bisitarien Etxeak antolatuta. Bisitarien Etxean bertan hitzordua jarri dute, 10:30ean, eta 13:00etan amaituko da ekimena. Antolatzaileek herritarrei gonbidapena luzatu die, ager daitezen.

 

Parte-hartzaileei arropa eta oinetako erosoekin agertzeko gomendatzen die; garbiketa lanetarako behar den gainontzeko materiala eurek jarriko dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “etorkizun hurbil batean halakorik antolatu behar ez izatearen ideiarekin” eratu dute zabor bilketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!