Eta erantzukizunaren aldeko deia egin zuen: "Jaiak askatasunez gozatu ahal izatea bermatu behar dugu, ez dugu inolako erasorik onartuko, eta Andoaingo plaza publikoa emakumeentzat bereziki segurua izan dadin lan egin behar dugu". Txitxu Ruiz Kultura zinegotziak, berriz, horrela definitu zuen aurtengo jaien egitaraua: “Programa erakargarria, anitza eta plurala mimoz diseinatu dugu, andoaindar bakoitzak bere gustuko jarduerak aurki ditzan". Aurtengo txupinazoa botako duen izena eman zuen, bide batez. Maizorri txalaparta taldea izango da. 20 urte bete ditu talde gisa sortu zenetik, eta antza, hori izan da herritarrek botoa emateko garaian kontutan hartu dutena.
Goi mailako kontzertuak, su artifizialak, buruhandien bilkura... jaien aurrekontuaren xehetasunik ez zuten eman baina handia dela imaginatzea ez da zaila. "Kultur Sailak beti defendatu du sektorearen aldeko apustua egiten jarraitzearen garrantzia", defendatu zen Ruiz zinegotziak.