Urdaiazpikoa ebakitzeko teknika, Valentina eta Uliana Novozhenina ahizpen eskutik

Aiurri 2022ko eka. 11a, 08:49

Hogar Extremeño elkartea ospatzen ari den kultur astearen baitan, urdaiazpikoa ebakitzeko ikastaroa egin zuten atzo, egoitzan bertan. Urnietako Jamones Rosco enpresako ebakitzaileak diren Valentina eta Uliana Novozhenina ahizpen eskutik, txerri iberikoen ezaugarriei eta egoki ebakitzeko teknikei buruzko azalpenak jaso zituzten elkartera hurbildu zirenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!