"EHBilduko oinarriak horrela erabakitzen badu, alkategai izateko nire burua aurkezteko prest nago berriro ere"

Jon Ander Ubeda 2022ko eka. 11a, 09:40

Ekitaldi politikoa antolatu zuen EHBilduk Goikoplazan, atzokoan. Ehundik gora lagun egon ziren bertan, eta 2023-2027 udal ziklo politikorako prest dauden erakustaldia egin zuten. Andoni Alvarez Letek bere burua alkatetzarako aurkeztu du. Ezustekorik ezean, bera izango da EHBilduko alkategaia 2023ko maiatzeko Udal hauteskundeetan.

Abian jarri duen bidean, Andoni Alvarez Letek taldearen garrantzia nabarmendu zuen: “EHBilduk tresna garrantzitsu bat izan behar du.Gu ez gaude hemen EHBildu sendo bat egiteko. Guk EHBildu sendo bat nahi dugu Andoain hobeago bat eta justuago bat egiteko. Eta horretarako oso garrantzitsua izango da denon parte-hartzea”.

Lehenago kritiko agertu zen Udal gobernu taldea osatzen duten sozialistekin eta jeltzaleekin: "Udal gobernu honen jarduna dezepzio handiarekin bizi izan dut. Honetarako oztopatu ziguten guri alkatetza eta gobernua hartzea? Benetan, egin duten aliantza hau ona izan dela Andoainentzat?".

Andoni Alvarez Leteren aurretik Ainara Rodriguez EHBilduko mahai polikoko kide eta alkate-orde ohiak hitza hartu zuen, gobernu taldearen jardunbide politikoa kritikatzeko. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!