Gaisotasun neuromuskularra duten pertsonak biltzen dituen GENE elkartearen alde Basteron larunbatean egin zen kontzertuan, Euskaros talde mitikoko kideek "Dana polita udaran" abestia interpretatu zuten. Gora Kaletxiki Bandak eta Hogar Extremeño elkarteak antolatu zuten elkartasun jaialdia.