GENEren alde kontzertuan, Irati Jauregirekin "Ama" abestia

Aiurri 2022ko ekainaren 12a

"Ama" abestia, Gaisotasun neuromuskularra duten pertsonak biltzen dituen GENE elkartearen alde Basteron larunbatean egin zen kontzertuan. Ama guztien alde Joxe Mari Oiartzabalek egindako doinua eta Joxerramon Berrondok hitzak jarrita. Irati Jauregi abeslariarekin, Ozenki abesbatzarekin eta Gora Kaletxiki bandarekin. 

Gora Kaletxiki Bandak eta Hogar Extremeño elkarteak antolatu zuten elkartasun jaialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!