Afariaren apustua Iñaki eta Estebe Lopez de Munain bikoteak irabazi du Mikel Agirreren eta Joxe Mari Sagasetaren aurka (25-16).
Hirugarren eta laugarren postuen sailkapena erabakitzeko partida Setien-Usandizaga bikoteak irabazi du, Otermin-Eskuderoren aurka (24-25). Partida ikusgarria eta emozionantea amaierara arte.
Emakumezkoen finalean, Amaia-Edurne bikotea nagusitu da tanto bakarragatik Elixane eta Alaine ahizpen aurka (24-25).
Gizonezkoen finalean, Loidi anaiak nagusitu dira Ponce-Alkortaren aurka (25-18). Nabarmendu beharra dago, bikote gorridunen lagun-taldeak giro ezin hobea sorrarazi dutela, amaierara arte lagunak animatuz.