Ponce eta Iradi Andoaindarrak tanto bakarragatik galdu zuten Telmo-Brosa bikote donostiarraren aurka (35-34). Gauzak horrela, ezinbestekoa zen hurrengo partida irabaztea, finalera sailkatzeko.
Bigarren partida intentsitate handiarekin hasi zen, garaipena ezinbestekoa baitzen bi aldeentzat. Hala ere, Rekalde eta Altunaren nagusitasuna nabarmena izan zen eta alde handiagatik irabazi zuten (40-25).
Hurrengo partida, finala, Oreretaren aurka jokatuko dute eta 8. txapelaren bila joango dira.