2022-2023ko kirol jardueretan izena emateko aukera egongo da ekainaren 20tik aurrera

Aiurri 2022ko eka. 13a, 13:08

Izen emate epea ekainaren 20an irekiko da eta uztailaren 3ra arte luzatuko da. Hainbat berrikuntzekin dator eskaintza; besteak beste, haurdun dauden emakumeentzako fitnessa eta 65 urtetik gorakoentzako dantzaldia.

Irailaren 19an hasiko da 2022-2023 ikasturtea, helduei eta haurrei zuzendutako ikastaroekin. Ikasle berriek, ekainaren 20tik uztailaren 3ra bitarte eman ahal izango dute izena. Behin-behineko zerrendak eta erreklamazioak uztailaren 5ean eta 6an argitaratuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!