Honako deialdia luzatu du Larramendi Bazkunak:
"Kaixo ahobizi edo belarriprest zaren euskaltzale hori! Udazkenean iritsiko da euskararen aldeko ariketa kolektibo handia, eta motorrak berotzen hasteko aurkezpen hitzordua deitu dugu. Datorren ekainaren 28an izango da Bastero Kulturgunean. Orain arte egindako lanen azalpenak emango dira eta irailera begirako erronkei buruz hitz egingo dugu. Zure parte hartzea garrantzitsua litzateke Euskaraldia Batzordearentzat. Bertan elkartuko garelakoan, jaso ezazu lehen lanak abiarazi dituen Larramendi Bazkuneko kideen agurrik beroena".