2023ko Aurrekontu Parte-Hartzaileen nondik norakoak aurkeztu dituzte Udaletxean

Aiurri 2022ko eka. 16a, 12:26

Ekonomia, Ogasun eta Kontuen Sailak abian jarri du 2023ko Aurrekontu Parte-Hartzaileen prozesua; honen bidez, 12 urtetik gorako andoaindar bakoitzak erabaki ahal izango du 2023ko udal-aurrekontuetako 250.000€ zertara bideratu.

Prozesuak hainbat fase izango ditu, eta 2022ko azarora arte iraungo du. Lehenengo fasea, ekainaren 20tik uztailaren 10era, herritarren proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, uztaila eta iraila bitarte, udal-teknikariek osatutako batzorde batek jasotako proposamenak aztertu eta baloratuko ditu. Urriaren 17tik 31era bitarte, herritar guztiek izango dute onartuak izan diren proposamenak bozkatzeko aukera. Azkenik, azaroan, bozketaren emaitzen arabera, 2023ko aurrekontuetan sartu beharreko proiektuen azken zerrenda egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!