Merkatariek kanpaina deigarria egingo dute ostiral honetan

Aiurri 2022ko eka. 16a, 13:27

“Hemen gaude” izenburupean, erakusleihoak plastiko beltzez betetzeko deialdia egin du Salkinek. Arratsaldean zehar, 17:00tan hasi eta 20:00ak arte, Gora Kaletxiki txaranga kalez kale ibiliko da.

Plastiko beltza erabiltzeko kanpaina 2018ko irailean egin zuten, eta oso ekimen deigarria izan zen Andoainen. Ia lau urte beranduago ekimena errepikatzeko arrazoiak bere horretan dirautela uste dute, eta horrexegatik Salkinek sentsibilizazio kanpaina egiteko dei egin die bere bazkideei. Plastiko beltza jarriko dute erakusleihoetan, eta horrez gain kokapena irudikatu nahi duen puntu gorria. Horrez gain, kanpainaren kartela ikusgai jarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!