"Hemen gaude", Andoaingo merkatarien aldarrikapena

Aiurri 2022ko eka. 17a, 13:55

SOS mezua zabaldu dute herriko merkatariek, Salkin elkarteak sustatu duen ekimenarekin bat eginez. Tokiko merkataritzaren egoera zailaz ohartarazi nahi diete biztanleei. On line erosketen urrezko aroan eta merkatalgune handien mehatxua geroz eta handiagoa izanik, "hemen gaude" diote dendariek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!