Andoain azpitxapeldun Herriarteko Pala Txapelketan

Aiurri 2022ko eka. 20a, 21:22

Oreretaren aurkako finala oso zaila aurreikusi zen lehen mementotik eta hala izan zen. Olaberria frontoian kantxaratu eta partidak berdinduta egon ziren arren, andoaindarrek ezin izan zituzten aurkariak gainditu.

Iradik eta Poncek maila ona erakutsi zuten larruzko paletaz, baina garaipena eskuetatik ihes egin zien (35-27). Gauzak horrela, finala iraultzeko, Altuna-Rekalde bikoteak ezinbestekoa zuen 33 tantotik behera egitea. 

Aritz Rekalde palistak argi adierazi du: "Egoera normal batean horrelako partida bat irabazi ahal izango genuke, baina lehen partiduko tanteoa aintzat hartuta, tentsio eta zailtasun gehiagorekin kantxaratu ginen". Andoaindarrek ondo hasi zuten norgehiagoka, alabaina, azkenean, bi tantogatik galdu zuten (40-33). Zazpi tantoko aldea eskuratzera ailegatu ziren, baina oreretarrek sakea hartu eta min handia eginez, markagailuari buelta eman zioten. Gainera, beroak nabarmen eragin zuen partidan, izan ere, Altuna andoaindarrari txakalaldiak eman zion. Azkenean, berdinduta ginen harren 33 tanto egin zituzten eta zuzenean finalaren garaipena eskuratu zuten; horiek horrela, andoaindarrek tentsio gutxiagorekin jokatu eta galdu egin zuten.

Ezin aipatu gabe utzi, Aritz Rekalde palista andoaindarraren azken Herriarteko Txapelketa izan dela honakoa. Rekalde pena handiz: "Herriartekoan egindako ibilbidea txapela batekin amaitzea ederra zatekeen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!